Eskuz landutako mila eta bat kulturatako oihalak, beren historia biltzen duten artikulu berezi eta bakarrak sortuz.
Hand made with care
Gure amak hasitako bidaiaren urratsei jarraituko diegu, eta harro gaude horretaz. Orain, egun batean berak hasitako bideari jarraitu nahi diogu, jantzigintza bizimodu gisa edukitzea. Horrexegatik sortu zen Ayramile, moda-osagarriak eta dekorazio-artikuluak artisau-erara diseinatu eta egitea, hainbat herrialde eta kulturatatik pertsonalki hautatutako oihalekin, Japoniatik edo Indiatik, Afrikaren sakontasunera eta Australiako antipodetara, betiere jatorrizko lekuen nortasuna gordez.
Slow fashion mugimenduarekin bat eginez, gure atelier-ean %100 eskuz egindako sorkuntza bakarrak
Modako osagarriak eta dekorazio-artikulu dibertigarri eta koloretsuak diseinatzen eta sortzen ditugu Donostiako gure tailerrean, edozein leku eta unetan erakusteko.
Gure oihalak
Atzean istorio bat duten oihalekin lan egiten dugu. Istorioak, edo jatorrian edo josteko eran, beti zerikusia izango du azkeneko emaitzan. Lau mota desberdineko oihalak erabiltzen ditugu: Japoniar- Ikat- Afrikar eta Australiar-oihalak. Hauek guztiak kultura eta herrialde desberdinetik etortzen dira, eta horrek gure sorkuntzei balioa gehitzen du: diferentziazioa. Horrez gain, prozesu osoa hasieratik amaiera artisaua dela kontuan hartu behar da, eta hori dela eta, emaitza beti izango da pertsonala eta zehazturik, bezeroaren gustuaren arabera.



