Mota honetako telek Ikat izena dute, korapiloa esan nahi duena. Erabiltzen den teknikaren bidez lortzen diren marrazki simetrikoak ditu ezaugarri, eta teknika hori da ehuntzen zailenetako bat. Lehenik eta behin, hariak tindatzen dira, tindatu nahi ez ditugun zatietan korapiloak eginez. Horrela, pixkanaka ehuntzen direnean, marrazki berezi horiek sortzen dira. Ayramilen, %75eko zeta eta %25eko kotoia erabiltzen ditugu.