Aliatu txiki hori, kuxina, etxean tradiziozkoa den apaingarria.
Bazenekien kuxina oso apaingarri zaharra dela? Historian zehar, kultura askotako kuxinen erreferentziak aurkitu ditugu, hala nola Txina zaharrean, non duela 2.500 urte Budak zafu izeneko kuxin biribila erabiltzen baitzuen meditaziorako. Ekialdean, musulmanek elementu apaingarri gisa ere erabiltzen zuten, mahai baten inguruan eseri eta shisha (ur-pipa) erretzeko. Erdi Aroan, almohadoi gisa aurkitzen ditugu.
Erabilera askotakoak dira; izan ere, salako sofan jar ditzakegu, logela bateko ohearen gainean, jantokiko aulkietan… Horiekin, goxotasuna, diseinua, modernotasuna, erosotasuna lortzen degu. Gure etxeko ia edozein leku da egokia kuxinak jartzeko.
Zure etxean look-a aldatu behar baduzu, gure aukera ezagutzera gonbidatzen zaitugu, zure etxea apaintzeko eta zure ukitu pertsonala emateko zure estiloarekin hobekien bat datorren konbinazioa aurki dezazun.
Ayramileko kuxin funda guztiak bi aldeetatik, gure100% kotoizko oihalekin, marrazki eta kolore bereizgarriekin eginak daude.
Bi neurritan aurkituko dituzu, 50×50 eta 50×30, bi neurri errez konbinatu ditzazun.