1. INFORMAZIO OROKORRA
IGMEZL Legearen 10. artikuluan informatzeko betebeharra dela-eta araututakoa betez, webgunearen titularraren datuak honako hauek direla jakinarazten da:
- AYRAMILE, C/ San Bartolomé 6, C.P 20007, Donostia/San Sebastián Guipúzcoa, España. IFK: 44142613R
- Telefonoa: +34 670430777
- Helbide elektronikoa: ayramile@ayramile.com
2. ERABILTZAILEAK
www.ayramile.com webgune honetan sartu eta nabigatu, eta bertan garatutako zerbitzu eta jarduerak erabili edota haietan parte hartzen duten pertsona guztiek ERABILTZAILE izatea onartzen dute, eta, hala, erabiltzaile diren aldetik, baldintza hauek kontuan hartzeko eta betetzeko konpromisoa hartzen dute beren gain, bai eta legezko beste edozein xedapen aplikagarri ere, eta webgune hau behar den bezala erabiltzera behartuta daude. Ayramileren edo hirugarrenen aurrean erantzungo du, betebehar hori ez betetzearen ondorioz sor litezkeen edozein kalte edo galerengatik. Orokorrak indarrean daudenak direla joko da, eta, horregatik, erabiltzaileak aldian behin irakurri behar ditu webgunea erabiltzeko baldintzak.
3. PRIBATASUN POLITIKA
Webgune honen bidez, datu pertsonalak jasotzen eta tratatzen dira, beharrezkoak direlako antolatzen ditugun jardueretan parte hartzeko eta kontsulta, iradokizun edo zalantzak erantzuteko; datu horiek Datuak Babesteko Espainiako Agentzian behar bezala erregistratuta dauden gure fitxategietan sartzen dira.
Zure datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira, 5garren artikuloan DBEO 2018ko maiatzaren 25etik aurrera , Datu Pertsonalak Babestekoarekin eta hori garatzen duen arautegiarekin bat; dagokion legedian ezartzen diren neurri tekniko eta antolakuntzazkoak aplikatuko dira, datuak modu desegokian eskuratzea, maneiatzea edo desagerraraztea saihesteko eta, baimenik egon ezean, beste erakunde edo hirugarren pertsonei eskuratzea saihesteko, legez baimentzen diren kasuetan izan ezik eta, betiere, antolatzen dugun jarduera edo proiektu batean parte hartzeko beharrezkoa baldin bada. Edonola ere, edonoiz izango duzu datu horiek eskuratzeko, ezeztatzeko edo zuzentzeko eskubidea, idatziz eskatuta Ayramileren egoitzan eta nortasun-agiriaren edo agiri baliokidearen fotokopia bat atxikiz.
Berariaz adierazten denean, asterisko (*) batekin markatutako datuak nahitaezkoak izango dira eta, horiek gabe, ezin izango dira aipatu jarduerak gauzatu. Aurreko informazioa gure harremanetarako formularioen bidez bidaltzeak, adierazitako edozein helbidetara, telefonoz, faxez edo bestelako bide batez, esan nahi du deskribatutako tratamenduak baimentzen direla, baita Ayramileren jarduera eta zerbitzuei buruzko jakinarazpen komertzialak bidaltzea baimentzen dela ere.
Erabiltzaile bakoitzaren IP helbideari loturiko zenbait nabigazio-datu egunero biltegiratzen dira gure zerbitzarietako “log” artxiboetan. Zehazki, IP helbideak berak, erabiltzen den nabigatzaileak, pantailaren definizioak, sistema-eragileak eta erreferentziazko orriak (bilaketa-tresnan sartu den edozein bilaketa-irizpide barne) joerak analizatzea, webgunean esteka eta edukiak administratzea eta erabiltzaileei buruzko informazio estatistikoa biltzea ahalbidetzen dute. Erabiltzailea anonimoa da prozesu osoan eta ez da inolako ahaleginik egiten IP helbidea erabiltzailearen datu pertsonalak lotzeko.
4 . COOKIEAK
Cookieak erabiltzailearen ordenagailuan gordetzen diren datu-fitxategi txikiak dira, disko gogorraren datuak irakurtzeko gaitasunik ez dutenak, ezta beste zerbitzu-emaileren bat utzitako cookieak irakurtzeko ere. Haien zeregina webguneek bisitariaren informazioa gordetzea eta berreskuratzea da, zerbitzua haien beharretara egokitzeko xedearekin, besteak beste, aldez aurretik aukeratutako hizkuntzan nabigazioa bideratzeko edo pasahitzak gogoratzeko, eta beste informazio batzuk helarazteko, hala nola, IP helbidea, bisitatutako eduki zehatzak edo webgunean izandako data, ordua eta denbora tartea ezagutzeko ere.
5. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
Webgune honetako eduki guztiak webgunearen titularrarenak edo haien legezko jabeenak dira, eta horien gaineko eskubide guztiak erreserbatuta daude. Izaera murriztailerik gabe, eduki horien artean sartzen dira honako hauek, besteak beste, testuak, grafikoak, irudiak, horien diseinua eta eduki horiei dagozkien jabetza intelektualaren eskubideak, bai eta marka, izen komertzial eta beste edozein zeinu bereizgarri ere. Webguneko eduki guztiek jabetza intelektualaren eta industrialaren gaineko araudian xedatutako babesa dute, eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta daude.
Debekatuta dago edukiak, bere osotasunean zein neurri batean, edonola eta edozein baliabide erabiliz (baliabide mekanikoak, elektronikoak, erreprografiakoak, eta bestelakoak) erreproduzitzea, zabaltzea, publikoki komunikatzea edo banatzea, baldin eta Ayramilek edo edukien legezko jabeek horretarako baimena espresuki eman ez badute. Jabetza intelektualaren edo industrialaren eskubideen urratze larritzat joko da Ayramilen aldez aurreko baimenik jaso ez duen edozein erabilera.
Webgune honetan ager daitezkeen eta Ayramilerenak ez diren diseinuak, logotipoak, testua eta/edo grafikoak beren jabeenak dira, eta haiek dira horien inguruan sor litekeen edozein gatazkaren arduradunak.
Ayramilek ez du izango webgune honetara sartzen diren pertsonek edukiez egiten duten erabileraren ondoriozko kalte edo galeren erantzukizunik, ez eta webgunera sartzen direnek indarreko edozein legezko xedapen hautsi izanaren erantzukizunik ere.
Jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen ustezko ez-betetzeei buruzko edozein aipamen egiteko, bai eta webguneko edozein edukiri buruzko beste edozein aipamen egiteko ere, dokumentu honetan emandako datuak erabil ditzakezu gurekin harremanetan jartzeko, beharrezko informazioa atxikita.
Hala ere, Ayramilek ez du bere gain hartzen hirugarren batek edo erabiltzaileak hirugarren batzuen titulartasuneko jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratu izanaren gaineko erantzukizunik.
6. GARANTIAK ETA ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA
Webgune honi buruz emandako informazioak izaera orokorra du, eta haren helburu bakarra informatzea da, eta ez da erabat bermatzen eduki guztietarako sarbidea izatea eta eduki horiek zehatzak, osoak, zuzenak, indarrekoak edo eguneratuak izatea, ez eta helburu jakin baterako egokiak edo erabilgarriak izatea ere.
Nolanahi ere, Ayramilek adierazten du nazioko edo nazioarteko legediaren, moralaren edo ordena publikoaren kontrako edozein eduki berehala ezabatuko duela, edo, hala badagokio, berehala ezabatuko duela webgune horretarako esteka, aginte eskudunei eduki horren berri ematearekin batera. Erabiltzaileak uste badu webgune honetan nazioko edo nazioarteko legediaren, moralaren edo ordena publikoaren kontrako edukirik dagoela, webgunearen titularrari berehala jakinaraztea eskertuko genioke. Ayramilek ez du bere gain inolako erantzukizunik hartzen hainbat egoeratan gerta daitezkeen edozein motatako kalte edo galeren gainean, esaterako:
- Edukietan akatsak edo hutsuneak izateagatik. Ayramilek ez du bermatzen edukiak etengabe eguneratuta egongo direnik, ez eta edozein motatako akatsik edukiko ez dutenik ere.
- Webgunea eskuragarri ez egoteagatik. Ayramilek ez du bere gain hartzen erabiltzaileari eragindako kalteen edo galeren erantzukizunik, kalte edo galera horiek telekomunikazio-sareen akatsen edo deskonexioen ondorio badira, eta akats edo deskonexio horiek webguneko zerbitzua eten edo bertan behera geratzea eragiten badute, sare horiek ongi ibiltzea hirugarrenen mende dagoelako.
- Sistema informatikoak, dokumentu elektronikoak edo erabiltzaileen datuak alda ditzaketen birus edo programa kaltegarriak edo gaiztoak egoteagatik edukietan, nahiz eta hori galarazteko beharrezkoak diren neurri guztiak hartu izan. Erabiltzaileari dagokio, betiere, programa informatiko kaltegarrien aurrean babesteko tresna egokiz hornitzea.
Webgune honetan sartzen diren erabiltzaileek Legea betez egingo dute hori, eta behartuta daude, une oro, webgunean eta edukietan sartzeko ezarritako moduaren kontrakorik ez erabiltzera, eta/edo ez sartzera zilegiak ez diren helburuekin, hirugarrenen eskubideak eta askatasunak urratzeko helburuekin, edo webgunea kaltetu, hondatu, saturatu edo moteltzeko helburuekin, Ayramileren edo hirugarren erabiltzaileen kaltetan.
Erabiltzaileak webgunea oker erabiltzeagatik hirugarren pertsonei kalteak edo galerak eragiten badizkie, Ayramilek erabiltzailea egingo du horren erantzule.
Ayramilek webgune honetan argitaratutako informazioaren ondoriozko edozein erantzukizunetatik salbuesten du bere burua, baldin eta informazio hori webgunekoa ez den hirugarren batek manipulatu edo sartu badu.
Ayramilek ez du bere gain hartzen, besteak beste foroetan, txatetan, blog-sorgailuetan, iruzkinetan, sare sozialetan edo hirugarrenek webgune honetan edukiak modu independente batean argitaratzea ahalbidetzen duen beste edozein bitartekotan biltegiratutako informazioen eta edukien gaineko erantzukizunik.
7. ESTEKAK
Ayramileren webguneak Interneteko beste toki batzuetarako estekak edo hiperestekak izan ditzake, baina ez du horiengan inolako kontrolik. Hortaz, behin erabiltzaileak hirugarrenen esteketan sartu eta webgunea uzten duenean, ondorioak izateari utziko diote bai Lege Ohar honek, bai Pribatutasun Politikak eta bai Cookieei buruzko Politikak. Izan ere, erabiltzailea sartzen den webguneak beren politiken mende daude, eta erabiltzailea bere ardurapean sartuko da webgune horietako edukietan, eta webgune horietan indarrean dauden baldintzei erreparatu beharko die.
Ayramilek ezin du inola ere bere gain hartu inolako erantzukizunik hirugarrenen webguneetan ager daitezkeen edukiengatik, eta ez du bermatzen esteka edo hiperesteka horien eskuragarritasun teknikoa, ez eta horietan ageri den edozein material edo informazioren kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, zabaltasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna eta konstituzionaltasuna ere. Era berean, beste webgune batzuetarako kanpoko lotura horiek jartzeak ez du esan nahi erakunde horiekin elkartuta dagoenik, bat egin duenik edo parte hartzen duenik.
8. LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA
Baldintza hauetan zehazki adierazita ez daudenak Espainiako legearen arabera arautu eta interpretatuko dira. Araudian aurreikusten denean alderdiak foru baten mende jar daitezkeela, zerbitzu-emailea eta erabiltzailea Donostiako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira, legokiekeen beste edozein forori berariaz uko eginez.
